Batzuek uste duten kontra dislexia ez da bapatean desagertzen, baizik eta banakako ikasketa bat behar du irakurketaren arloan, ume dislexikoek irakurketa eta idazketan behar dituzten hezkuntz behar bereziak asetzeko. Orokorrean, eta nahiz eta osaketa luzea izan, dislexikoaek lortzen dute euren zailtasunak eta eskolako emaitzak hobetzea. Osaketa askoz ere ziurragoa da ahalik eta lasterren hasten bada eskuhartzea.
Dislexia dela zehaztu denean, lehenengo eta behin interbentzio programa bat sortu behar da, curriculum berezi bat ere sortu egiten ohi da eskolan. Programa hau ondo pentsatua izan behar da, gauza garrantzitsuak ez ahazteko eta iseia orokor soilak ez emateko.
Osaketa erabaki garrantzitsuekin hasten da: zein jarrera hartuko diren erabaki, nori joango diren zuzenduak, non eta noiz erabiliko diren, etab. Bakarrik erabaki hauek hartu eta gero hasiko gara osaketa plana egiten, osaketarekin lortu nahi ditugun bukaerako helburuak zehaztuz, jorratuko ditugun ariketak aipatutako helburuak lortzeko eta kontuan izango ditugun orientazio didaktiko orokor eta espezifikoak. Programa hau ebaluazio irizpideekin batera jorratu behar da.
Helburuak lortu direla ikusten denean, jarraipen programatua egingo da, helburuak epe luzerako lortu direla ziurtatzeko eta beste arlo batzuetara zabaltzen direla ikusteko.
Mostrando las entradas con la etiqueta dislexia. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta dislexia. Mostrar todas las entradas
2007/05/14
2007/05/03
*Dislexia antzemateko ohargarriak*
Urte desberdinetan ematen diren ezaugarriak esango ditut, ume dislexikorik izatekotan konturatzeko oharra dira:
Haur Hezkuntzako umeak:
- Familian dislexikorik izatea.
- Argitasunez hitz egiten ikasteko denbora luzea behar.
- Fonetikaz berdintsuak diren hitzak nahastatu.
- Orientazio espazialaren hiztegia nahastu.
- Eskolako lanean egun "onak" eta "txarrak" tartekatuak arrazoirik gabe.
- Haur Hezkuntzako ohiko olerkiak ikasteko arazoak izatea.
- Rima duten hitzekin arazoak izatea.
- Sekuentziekin arazoak izatea.
- Arazoak idazten eta irakurtzen ikasteko.
- Zenbakiak kontrako norabidean edo alderantziz idaztea.
- Ezkerra eta eskuma ezberdintzeko arazoak.
- Alfabetoa eta biderketa taulak ikasteko arazoak izatea, orokorrean, sekuentziak gogoratzeko.
- Aditasun eta kontzentrazio falta.
- Frustrazioa, jarrera arazoen hasiera.
- Irakurtzean etengabeko akatsak eta hutsuneak irakurketa-ulermenean.
- Idazteko forma arraroa, letren faltak edota desordena.
- Bai etxean eta bai eskolan desorganizazioa.
- Koadernoan eta arbelan kopiatzeko zailtasunak.
- Ahozko jarraibideak ulertzeko eta betetzeko arazoak.
- Autokonfidantza gutxi eta frustrazioaren igoera.
- Hizkuntzaren ulermen txarra, idatzizkoa eta ahozkoa.
- Jarrera arazoak.
*Dislexia*
Arrazoi hereditarioak egon daitezke ume dislexikoetan. Baina oraindik ez daude argi arazo hau emateko arrazoiak. Zientifikoek burmuinean zenbait ezberdintasun ikusi dituzte, alde batean aktibitate gutxiago daukate pertsona dislexikoek.
Beste azterketa batzuk diote ezkerreko hemisferioa eskumakoa baino azkarrago lan egiten duela, eta beraz, ikusmena lengoaia baino astiroago doala.
Ikusi da dislexia duten umeek, batez ere gazteenetan, kontzientzia fonologikoan ere arazoak dituztela. Hau da, irakurtzeko prozesuan mezua zati txikiagotan zatitzean arazoak dituzte. Hau bat etor daiteke lehen aipatutako azterketekin.
Beste azterketa batzuk diote ezkerreko hemisferioa eskumakoa baino azkarrago lan egiten duela, eta beraz, ikusmena lengoaia baino astiroago doala.
Ikusi da dislexia duten umeek, batez ere gazteenetan, kontzientzia fonologikoan ere arazoak dituztela. Hau da, irakurtzeko prozesuan mezua zati txikiagotan zatitzean arazoak dituzte. Hau bat etor daiteke lehen aipatutako azterketekin.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

