Mostrando las entradas con la etiqueta hiperaktibitatea. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta hiperaktibitatea. Mostrar todas las entradas

2007/04/26

*Hiperaktibitatearen tratamentuak*

Gaur egun umeei laguntza eskeintzeko hiru bide dago: farmakologikoa, psikologikoa eta hezkuntza.


FARMAKOLOGIKOA

Dauden botikarik erabiliena Metilfenidatoa da. Herri bakoitzean izen ezberdinekin saltzen da. Momentuko ondorioak ditu, umeen arreta handitzen da eta mugimendu motorea, berriz, txikitu. Medikamentu honekin arretaren mantentzea lortzeko burmuineko aktibazio maila egokira heltzen da. Kasu batzuetan efektu bikoitzak izaten dira, jan eta lo egiteko gogo falta esaterako.

Baina eragin hauek azkar pasatzen dira, txisarekin batera joaten baitira. Beraz beste pirula bat hartu beharko litzateke.

Medikamentu honen erabilera ona da, baldin eta jarreraren kontrolerako ikasketarekin konbinatzen bada.

Ez da bost urte izan baino lehen ematen, oraindik diagnosia ez delako izaten oso zihurra (kasu gehienetan). Pirula honek ez du dependentziarik sortzen, baina batzutan utzi beharra dago, gorputza efektuari ohitu ahal delako eta horrela eragina galdu.


PSIKOLOGIKOA

Bizitza zaila izan daiteke ume hauentzat ezin dutelako arreta mantendu, jolasak bukatu eta lagunak galtzen dituzte. Oso gogorra da lan bat egiten ahalegin guztiak jarri ezkero, hurrengo egunean eskolara eramaten ahaztea.

Ez da erreza gertatzen frustrazio huei egunez egun aurre egitea. Batzuek kontrako jarrerak hartuz egiten diete aurre, besteei joz, gauzak apurtuz... Beste batzuk barruan gordetzen dituzte inork ez ikusteko txarto sentitzen direla.

Oso zaila da ume hauen guraso izatea. Azken hauek ez dakite zer egin behar duten, eta askok indargabe sentitzen dira.

Batez ere ezinbestekoa da etxeko giroa egonkorra izatea (arauak ez betetzeak kalte batzuk izango ditu), iraunkorra (arauak ez aldatzea) eta aurresangarria (arauak bete edo ez bete baino lehenago egon behar dira ezarrita).

Beste esku-hartze psikologiko batzuk ere badaude:

  • Terapia kognitibo- konduktista: ez du laguntzen sentimentuak ezagutzen eta ulertzen, baizik eta zuzenean jarrerak aldatzeko egiten dute lan.
  • Gizarte trebetasunei buruzko ikasketa: gizartean moldatzeko trebezi batzuk erakusten diete umeei (txanda errespetatzen, panpinak elkarbanatzen, dudak galdetzen...).
  • Laguntza taldeak: interes berdineko pertsonak batzen dira, euren lorpen eta frustrazioak komentatzeko. Gurasoek laguntza handia ikus dezakete bertan.
  • Umeen zainketa eta hezkuntzari buruzko irakasketa: Gurasoei bideratutako klaseak dira, euren seme-alaben jarrera kontrolatzen ikasteko.

HEZKUNTZA

Ume baten jarrera aldatzeko sistema elementu hauek erabiltzen dituena izan daiteke: saria, zigorra, fitxak eta gertakizunen kontratua.

  • Saria: umeak gustoko duen zerbait lortzeko gauzak ondo egingo ditu.
  • Zigorra: ez da beti eragingarria izaten, baina umeari gustatzen ez zaion zerbait egitera behartzea lagundu dezake.
  • Fitxak: sistema hau puntu positiboak eta negatiboak ematen oinarritzen da izan duen jarrera kontuan hartuz. Puntuen balioa sariengatik aldatzen da.
  • Gertakizunen kontratua: umeak aurretiz idatzi behar du zein izango den bere jarrera. Guraso eta seme-alabaren artean adostu behar da, beraz, umeak ere bere jarreraren gainean kontrola izangi du. (12-13 urteko gazteentzat).

2007/04/25

*Hiperaktibitatea*

Haur hiperaktibitatea jatorri neurologikodun jarreraren nahastea da. Haur biztanleriaren %3tik %5ra bitartean du eragina. Sarriago izaten dute mutilek neskak baino. Ume hiperaktiboen nahasterik garrantzitsuena "arreta falta" izaten da, eta ez uste den bezala "aktibitate motore larregia". Arreta faltak askotan urteetan dirau, bina aktibitate motorea gutxiagotzen ohi da.

Ume hiperaktiboen ezaugarriak: (bereizgarri amankomunak)

1.- ARRETA. Ume hauen ezaugarririk nabarmenena xehetasunetan duen arreta falta da. Inguruko xehetasunetan jartzen duen arreta da eskasena. Etxean ezartzen diren arauak jarraitzeko arazoak izaten dituzte, antolatzeko eta badirudi hitz egiten zaienean entzuten ez dutela.

2.-OLDARKORKERIA . Askotan berehalakotasunez egiten dituzte gauzak ondorioetan pentsatu barik. Geldiezin dago, oinak eta eskuak etengabe mugitzen ditu eta ezin da geldirik eseri. Gehiegi hitz egiten du, beste pertsona bukatu baino lehen erantzuten du.

3.- HIPERAKTIBITATEA: Aktibitate motore larregia dute. Beti mugimenduan daude, korrikan, jauzi egiten dute, inoiz ez dute nahi eskutik hartuta joatea... Gehiegizko mugimenduak ez du helburu zehatzik, ez dute ezer lortzeko egiten.

4.- JARRERA: Beraien jarrera somaezina da, heldugabea, bere adinerako desegokia. Ez dira maltzurrak, baina bai bihurriak. Bortizki jokatzen dute, bai berbaz bai eta fisikoki ere.

5.- IKASKETA: Ume hiperaktiboen gehiengoak ikasketan arazoak izaten ditu. Hauen %40 edo 50ak emaitza baxuak izaten ditu eskolan. Pertzepziozko zailtasunak dituzte, hizki eta marren artean desberdintzea kostatzen zaie, eta zentzuen bitartez jasotzen duten informazioa antolatzeko gaitasun eskasa dute.

6.- DESOBEDIENTZIA: Lehen esan bezala, etxean jartzen diren arauak jarraitzea asko kostatzen zaie. Ume eskatzen zaion kontrakoa egiten ohi du. Gurasoek kondukta patroietan hezitzeko arazoak izaten dituzte.

7.- SENTIMENDUEN EGONKORTASUNA: Aldarte aldaketa gogorrak izaten ditu, ez dute jolasetan galtzea, ez dituzte porrotak onartzen.

Informazio gehiago:
hemen