2007/05/16

*Agurra*


Integrazioarekin hasi nuen blog hau eta hezkuntza arloan dudan ametsarekin bukatu dut. Gaur eguneko gizartean dauden hutsuneak betetzea gure esku dagoelako, guztion esku, mundu honetan bizi garenon esku. Umeak dira gure geroa eta gogoz aritu behar gara gizarte zoriontsuago bat eraikitzeko gai izan daitezen. Esku bakar batek ezin du aldaketarik egin, guztion laguntza behar da. Apuntatuko al zara?

*Ametsa*

Asko eta asko ari dira lanean ikas-komunitateen proiektuak aurrera eramateko. Euren gogo guztiak dituzte aldaketa aurrera eramateko, kalitatzeko produktua eskeini ahal izateko. Ordu asko ematen ari dira pentsatzen eta aritzen. Zergatik guzti hau? Ametsa bete nahi dutelako eta guztiok amets bera izatea nahi dutelako.

Familiekin batera jorratu nahi dute plana eta horretarako inforazioa behar da. Zelan egin? Gurasoek jakin behar dute zelan parte hartu eta, batez ere, zer den ikas-komunitatea. Elkarlana funtsezkoa da, beraz, batzarrak, gutunak eta denetarik prestatu behar da euren laguntza jaso ahal izateko.

Ikasleak ere beharrezkoak dira prozesu honetan, eta eurei azaldu behar zaie zer lortu nahi den, zertarako, nola, zer aldatuko den, etab. Euren eskaerak kontuan hartu behar dira, hori baita helburuaren oinarrietako bat.

Parte bakoitzak (ikasle, irakasle eta guraso) nahi dituzten helburuak entzun eta eztabaidatu behar dira, guztien neurrirako eskola sortzeko.

Esperientzia bat ikusi nahi baduzue joan zaitezte Mungiako eskolako web orrira. Klikatu hemen.

*Ikas komunitatea*

Ume guztiak desberdinak dira, euren ezaugarriak dituzte, euren trebetasunak eta zailtasunak... Hau dela eta bakoitzaren ezaugarriak ikusita eraiki behar dugu ikaskuntza. Ezin ditugu guztiei jakintza maila berdinera heltzera bultzatu, norberak bere interesak eta habileziak ditu eta horiek dira potentziatu egin behar direnak.


Hainbat eskola ari dira ideia hau aurrera eramaten. (Hoietariko baten web-orrian sartzeko egin klik hemen).Baina programa hau ez da bakarrik ikasle direnentzat, baizik eta gurasoentzat ere. Azken hauek euren seme-alaben hezkuntzan inplikatu behar dira, interesa aurkeztu eta eskolarekin batera ekintzak jorratu. Eskolan hezkuntza bikaina jaso arren, etxean kontrako jarrera badute, ez du ezertarako balio eskolako profesionalek egiten ari diren lana.

Umeak etorkizuneko gizartea dira eta gizarte hori balore positibotan oinarritua egotea nahi baldin badugu, jar gaitezen lanean ume hauei merezi duten hezkuntza emateko. Eman ditzagun gure telebista eta kafe orduak gure umeentzako ganorazko gizartea eraikitzen.

2007/05/14

*Dislexiaren osaketa*

Batzuek uste duten kontra dislexia ez da bapatean desagertzen, baizik eta banakako ikasketa bat behar du irakurketaren arloan, ume dislexikoek irakurketa eta idazketan behar dituzten hezkuntz behar bereziak asetzeko. Orokorrean, eta nahiz eta osaketa luzea izan, dislexikoaek lortzen dute euren zailtasunak eta eskolako emaitzak hobetzea. Osaketa askoz ere ziurragoa da ahalik eta lasterren hasten bada eskuhartzea.

Dislexia dela zehaztu denean, lehenengo eta behin interbentzio programa bat sortu behar da, curriculum berezi bat ere sortu egiten ohi da eskolan. Programa hau ondo pentsatua izan behar da, gauza garrantzitsuak ez ahazteko eta iseia orokor soilak ez emateko.

Osaketa erabaki garrantzitsuekin hasten da: zein jarrera hartuko diren erabaki, nori joango diren zuzenduak, non eta noiz erabiliko diren, etab. Bakarrik erabaki hauek hartu eta gero hasiko gara osaketa plana egiten, osaketarekin lortu nahi ditugun bukaerako helburuak zehaztuz, jorratuko ditugun ariketak aipatutako helburuak lortzeko eta kontuan izango ditugun orientazio didaktiko orokor eta espezifikoak. Programa hau ebaluazio irizpideekin batera jorratu behar da.

Helburuak lortu direla ikusten denean, jarraipen programatua egingo da, helburuak epe luzerako lortu direla ziurtatzeko eta beste arlo batzuetara zabaltzen direla ikusteko.

2007/05/03

*Dislexia antzemateko ohargarriak*


Urte desberdinetan ematen diren ezaugarriak esango ditut, ume dislexikorik izatekotan konturatzeko oharra dira:

Haur Hezkuntzako umeak:
  • Familian dislexikorik izatea.
  • Argitasunez hitz egiten ikasteko denbora luzea behar.
  • Fonetikaz berdintsuak diren hitzak nahastatu.
  • Orientazio espazialaren hiztegia nahastu.
  • Eskolako lanean egun "onak" eta "txarrak" tartekatuak arrazoirik gabe.
  • Haur Hezkuntzako ohiko olerkiak ikasteko arazoak izatea.
  • Rima duten hitzekin arazoak izatea.
  • Sekuentziekin arazoak izatea.
9 urte dituzten arteko umeak:
  • Arazoak idazten eta irakurtzen ikasteko.
  • Zenbakiak kontrako norabidean edo alderantziz idaztea.
  • Ezkerra eta eskuma ezberdintzeko arazoak.
  • Alfabetoa eta biderketa taulak ikasteko arazoak izatea, orokorrean, sekuentziak gogoratzeko.
  • Aditasun eta kontzentrazio falta.
  • Frustrazioa, jarrera arazoen hasiera.
9 eta 12 urte arteko umeak:
  • Irakurtzean etengabeko akatsak eta hutsuneak irakurketa-ulermenean.
  • Idazteko forma arraroa, letren faltak edota desordena.
  • Bai etxean eta bai eskolan desorganizazioa.
  • Koadernoan eta arbelan kopiatzeko zailtasunak.
  • Ahozko jarraibideak ulertzeko eta betetzeko arazoak.
  • Autokonfidantza gutxi eta frustrazioaren igoera.
  • Hizkuntzaren ulermen txarra, idatzizkoa eta ahozkoa.
  • Jarrera arazoak.

*Dislexia*

Arrazoi hereditarioak egon daitezke ume dislexikoetan. Baina oraindik ez daude argi arazo hau emateko arrazoiak. Zientifikoek burmuinean zenbait ezberdintasun ikusi dituzte, alde batean aktibitate gutxiago daukate pertsona dislexikoek.

Beste azterketa batzuk diote ezkerreko hemisferioa eskumakoa baino azkarrago lan egiten duela, eta beraz, ikusmena lengoaia baino astiroago doala.

Ikusi da dislexia duten umeek, batez ere gazteenetan, kontzientzia fonologikoan ere arazoak dituztela. Hau da, irakurtzeko prozesuan mezua zati txikiagotan zatitzean arazoak dituzte. Hau bat etor daiteke lehen aipatutako azterketekin.