FARMAKOLOGIKOA
Dauden botikarik erabiliena Metilfenidatoa da. Herri bakoitzean izen ezberdinekin saltzen da. Momentuko ondorioak ditu, umeen arreta handitzen da eta mugimendu motorea, berriz, txikitu. Medikamentu honekin arretaren mantentzea lortzeko burmuineko aktibazio maila egokira heltzen da. Kasu batzuetan efektu bikoitzak izaten dira, jan eta lo egiteko gogo falta esaterako.
Baina eragin hauek azkar pasatzen dira, txisarekin batera joaten baitira. Beraz beste pirula bat hartu beharko litzateke.
Medikamentu honen erabilera ona da, baldin eta jarreraren kontrolerako ikasketarekin konbinatzen bada.
Ez da bost urte izan baino lehen ematen, oraindik diagnosia ez delako izaten oso zihurra (kasu gehienetan). Pirula honek ez du dependentziarik sortzen, baina batzutan utzi beharra dago, gorputza efektuari ohitu ahal delako eta horrela eragina galdu.
PSIKOLOGIKOA
Bizitza zaila izan daiteke ume hauentzat ezin dutelako arreta mantendu, jolasak bukatu eta lagunak galtzen dituzte. Oso gogorra da lan bat egiten ahalegin guztiak jarri ezkero, hurrengo egunean eskolara eramaten ahaztea.
Ez da erreza gertatzen frustrazio huei egunez egun aurre egitea. Batzuek kontrako jarrerak hartuz egiten diete aurre, besteei joz, gauzak apurtuz... Beste batzuk barruan gordetzen dituzte inork ez ikusteko txarto sentitzen direla.
Oso zaila da ume hauen guraso izatea. Azken hauek ez dakite zer egin behar duten, eta askok indargabe sentitzen dira.
Batez ere ezinbestekoa da etxeko giroa egonkorra izatea (arauak ez betetzeak kalte batzuk izango ditu), iraunkorra (arauak ez aldatzea) eta aurresangarria (arauak bete edo ez bete baino lehenago egon behar dira ezarrita).
Beste esku-hartze psikologiko batzuk ere badaude:
- Terapia kognitibo- konduktista: ez du laguntzen sentimentuak ezagutzen eta ulertzen, baizik eta zuzenean jarrerak aldatzeko egiten dute lan.
- Gizarte trebetasunei buruzko ikasketa: gizartean moldatzeko trebezi batzuk erakusten diete umeei (txanda errespetatzen, panpinak elkarbanatzen, dudak galdetzen...).
- Laguntza taldeak: interes berdineko pertsonak batzen dira, euren lorpen eta frustrazioak komentatzeko. Gurasoek laguntza handia ikus dezakete bertan.
- Umeen zainketa eta hezkuntzari buruzko irakasketa: Gurasoei bideratutako klaseak dira, euren seme-alaben jarrera kontrolatzen ikasteko.
HEZKUNTZA
Ume baten jarrera aldatzeko sistema elementu hauek erabiltzen dituena izan daiteke: saria, zigorra, fitxak eta gertakizunen kontratua.
- Saria: umeak gustoko duen zerbait lortzeko gauzak ondo egingo ditu.
- Zigorra: ez da beti eragingarria izaten, baina umeari gustatzen ez zaion zerbait egitera behartzea lagundu dezake.
- Fitxak: sistema hau puntu positiboak eta negatiboak ematen oinarritzen da izan duen jarrera kontuan hartuz. Puntuen balioa sariengatik aldatzen da.
- Gertakizunen kontratua: umeak aurretiz idatzi behar du zein izango den bere jarrera. Guraso eta seme-alabaren artean adostu behar da, beraz, umeak ere bere jarreraren gainean kontrola izangi du. (12-13 urteko gazteentzat).
1 comentario:
necessita di verificare:)
Publicar un comentario