2007/04/18

*Down sindromea*

Down sindromea arazo genetikoa da, 21. kromosoman dagoen alterazioa hain zuzen ere. Atzerapen mental guztien %25ak down sindromeak osatzen du. Hezkuntzan kontuan hartzeko arazoa da, horregatik hainbat gauza izan behar dira kontuan. Hasieran gurasoei bideratu behar zaie. Argitu behar da hasiera geldoa dela, eta batzuetan aurrerapenak nabariak badira ere, batzuetan geldialdia izango dela. Garapenerako laguntza jarrera batek:

- bitartekoak eta potentzialtasunak azpimarratu behar ditu, eta ez mugapenak.
- ez du gehiegi babestu behar eta ez du izan behar haur izaten jarraitzeko joera.
- ez du pertsona ordeztu behar besteen ordez aukeratuz edo antolatuz.
- akatsak egiten uzteak ikaskuntza laguntzen du.
- pertsona bere osotasunean hartu behar du eta ez du defizitarekin bakarrik identifikatu behar.
- eskuhartzea indartuko duten denbora eta erritmoa errespetatu behar ditu eta ez du aurreratu behar.
- bere ulermen-gaitasunaren mailan mundua ulergarri izan dadin saiatu behar du eta ez du aurrez suposatu behar ezin dutela ulertu, aitzitik, sarbiderako estrategiak bilatu behar ditu.
- komunikazioa onartu eta sustatu behar du inguruarekiko elkarreragina estulatzeko (buruaren, besoen eta eskuen mugimenduak artikulaziorako behar direnak baino lehenago kontrolatzen dituzte). Komunikatzeko saiakera guztiak baloratu eta interpretatu behar dira. Helduak bi kode, elkarren osagarri direnak, erabil ditzake (hitzezkoa eta keinuen bidezkoa).

*Autimoari buruzko azalpenezko bideoa*

Hezkuntza bereziaren barnean jorratu dudan lehenengo gaia autismoa izan da. Arlo honi buruzko informazio asko dago. Autismoaren estatistikak oso garrantzitsuak dira arazoaren magnitudea jakiteko. Bideo honek esaldi batzuk erabiltzen ditu nolabait arazoa azaltzeko eta estatistikak aurkezteko. Hau da esaten duena:

Autismoa: epidemia isila

Autismoak ume generazio oso baten burmuin eta arimak jaten ari da. Autismoa nahasmen biologiko eta neurologiakoa da ondorio psikologikoekin, komunikazio, giza- eta pentsamendu trebetasunetan eraginak izan ditzakeena. 1970. urtean autismoa ez zen oso ohikoa, 10.000 umetatik batek bakarrik jasaten baitzuen. 1992tik datu hau era larrian handitu da munduaren herrialde guztietan. Estatu Batuetako gobernuaren esanetan gaur egun 166 umeetatik bat autista da. Ecuadorren uste da gutxienez 50.000 ume autista daudela. Bost autistetatik lau umeak dira. Askotan autismoak ume bikiei jotzen die, batzutan familia berean ume autista bat baino gehiago egonez.

Autismoak ez du bizitza laburtzen, hala ere arazo hau jasaten duten askok errakuntzaz instituzio psikiatrikoetan bukatzen dute. Inork ez du zergaitia ezagutzen. Inork ez du irtenbidea ezagutzen. Nahasgarria gertatzen den datu bat da umeak normatzat hartzen direla bi urte dituzten arte. Eta gero autismoa agertzen da.

Autismoa umeen ezgaitasun ohikoena bihurtzen ari da. Autismoak zure auzokidearen semeari edoota zure alabaren klaseko bati jo liezaioke. Baina berri onak daude... Estrategia berriak sortzen ari dira eta lehen ezinezkoak ziruditen aurrerapenak egiten ari dira ume autistek. Eta euren seme-alabak gizartean barneratuz egiten ari dira.

2007/04/03

*Autismoa: tratamentuak*

Hainbat tratamentu sortu dira autismoa gainditzeko. Hala ere, ez dago bakar bat ere autismoa guztiz ezabatzen duena. Modu ugari daude autismoaren ondoriozko baldintzak aldatzeko. Erabiliena "kondukta modifikazioa" deitzen dena da eta atentzioa kontrolatzea du helburu nagusitzat. Ondoren zerrendatuko ditut metodorik erabilienak, baina argitu beharra dago ez dela bat edo beste orokorrean gomendatzen; ume bakoitzaren kasua aztertu behar da eta horren arabera tratamendua ezarri:

a) Jokabidearen Terapia (Terapia Conductual): Lovaas metodoa izenez ere ezagutua. Konduktismoan oinarritua dago. Trebetasunak sari eta zigorraren bitartez irakasten dira.

b) TEACCH: Hitzak edo kontzeptuak adierazten duten irudi eta sinboloen bidezko ikus-komunikazioan oinarritzen da, eta gehien bat erabilia izan da hezkuntza mailan umeek atentzioa eta kontrola jadanik finkatua dutenean.

c) PECS (Picture Exchange Comunication System): Irakur-idatzizko eta ikus-metoa daukagu hau, Estatu Batuetako zenbait estatutan arrakasta handiz erabilia izan dena.

d) Kimiko/Farmakoa: medikamentuak dira. Neurologo pediatra bati galdetu beharra dago eta berarekin batera haurrarentzako tratamenturik hoberena aurkitu.

e) Gluten eta Caseinarik gabeko dieta: konposizio hauek dituzten jakiak ezabatzean datza, gehienak ogirinan eta esnekietan. Nahiz eta emaitza onak kasu batzutan baino ez izan, frogatzeko tratamentu ona da ez baitauka ondoriorik.

f) Vitaminosis-a: umeari bitamina batzuk ematean datza. Ikasketa batzuk argitu dutenez autismodun ume batzuk bitamina faltak dituzte. Normalean B bitaminak izaten dira.

g) Doman, Afalse edo Filadelfia: garapen psikomotorea ondo badauka ez da beharrezkoa. Arazo neuromotoreak zutenentzat sortua izan zen.

h) Tomatis eta Berard metodoak: entzutezko irakaskuntzan oinarritzen da eta ,horrela, bide berriak sortu umearen burmuinean.

2007/03/20

*Integrazioa*


Integrazio hitzak oso definizio ezberdinak ditu gaur egun. Beti ulertzen da talde minoritario bat talde handian integratu behar dela, bere ezaugarri pertsonalak galduz, eta ahal den ehinean talde handiaren ezaugarriak bereganatuz, ahalik eta berdintsuen bihurtuz.

Ideia honek ezugarri propioetatik pertsonalitatea eraikitzearen kontra doa. Bakoitzaren bereizgarrietatik abiatuz errezago gertatzen da pertsona horren garapena soziala eta pertsonala.

Eskoletara ikasle asko heltzen dira hainbat gaigabeziekin: fisikoak, psikikoak, sentsorialak, ekonomikoak edo sozialak. Talde hau hezkuntza-behar berezidun ikasleak titulo pean agertzen dira, baina argi dago ezberdintasun handiak daudela batzuen eta besteean artean, eta, beraz, helmuga desberdinekin ere. Horregatik, metodo eta estrategia ezberdinak erabili behar dira.

Bi arazo daude: lehenengoa gaigabeziak aurkitzea eta, bigarrena, non, zelan eta noiz landuko diren. Kontu hauek konpontzeko bi aukera daude:

- Ikasleen ezaugarrietatik abiatuta taldetan ezberdintzea (gutxirarte egin ohi den bezala sexu ezberdintasunarekin).

- Taldean banan-banako tratamendua eskeintzea.

Honi buruzko informazio gehiago aurkitzea ez da batere zaila. Hala ere, interesgarriena "CONSTRUIR LA ESCUELA DESDE LA DIVERSIDAD Y PARA LA IGUALDAD" deituriko kongresuan idatzitako hau iruditu zait, "Necesidades educativas especiales e integración" delakoa hain zuzen ere. Zuzenean heltzeko klikatu testuaren tituloa.

2007/03/18

*Hezkuntza berezia, beste blog bat*

Aupa, sarrera honekin link bat eratu nahi dut, nire blogean idazten dudan gaiari buruzko informazio gehiago izan dezazuen. Horretarako, hezkuntzaren atal hau jorratzen duen beste blog bat gomendatuko dizuet: klikatu HEMEN zuzenean heltzeko.

2007/03/02

*Edukiak*

Sarrera honetan blogean idatziko ditudan artikuluen gaia azalduko dut. Magisteritza ikasteak hainbat arloei buruzko jakinmina sortu dit; ez da erreza izaten jakiteko nahi hau asetzea, batez ere, denbora falta daukadalako informazioa bilatzeko. Horregatik, "teknologia berriak"-eko ikasgai honek ematen digun aukera z baliatuko naiz ditudan duda batzuk asetzeko.

Nire blogean hezkuntzarekin zerikusia duten edukiak landuko ditut. Hainbat artikulo publikatuko ditut, batez ere hezkuntza bereziari buruzkoak. Gai zabala da eta zenbait arazodun talde sartzen dira bertan: autistak, gorrak, itsuak eta beste urritasun asko gehiago. Interneten ez da gai honi buruzko artikulo askorik aurkitzen; beraz, funtzio egokia egingo dudala uste dut hezkuntza bereziari buruzko argibideak sarean eskegiz.

Interesgarria irudituko zaizuelakoan nago; idazten dudanari buruz zeozer esan nahi baduzue ez zalantzarik izan eta jarri zuen iritzia.

Agur.